2017(e)ko maiatzaren 25(a), osteguna

GEOMETRIA TXOTXEKIN

Gaur gelan matematikako liburuko geometria problemak egiten ibili gara txotxekin. Buruari eragin behar izan diogu eta denon artean aurkitu ditugu soluzioak.
Hemen dituzue Aiorak atera dituen argazki batzuk.
                                           (Argazki gehiago ikusteko egin klik hemen)

SIMETRIAK LANTZEN

Aste honetan matematika saioan simetriak landu ditugu.Horretarako, binaka jarri gara eta regletak erabili ditugu irudi simetrikoak sortzeko. Egurrezko makiltxoekin ere simetria ardatzak landu ditugu. Ea gustatzen zaizuen!

(argazki gehiago ikusteko egin klik hemen)

2017(e)ko maiatzaren 24(a), asteazkena

Azokarako eskulanak prestatzen

Ekainean, lehenengo larunbatean urtero bezala azoka izango dugu.

Azokarako hainbat eskulan egiten ari gara, egunean bertan saltzen egongo direnak.

- Maskarak
- Brotxeak
- Apaingarriak
- Karterak
- ...

Animatu gure eskulanak ikustera!





2017(e)ko maiatzaren 22(a), astelehena

Antzerki eguna

Antzerkirako prest gaude !

Antzezlanak primeran irten dira. Bai gurasoek, irakasleek eta baita beste haurrek ere primeran pasa dute gure antzerkiekin.

Egun zoragarria izan da eta lan bikaina egin duzue.

Zorionak guztioi !!





Antzerkirako prestatzen

Antzerki eguna iritsi da!

Antzezlanak jendearen aurrean egin aurretik, entseguetan ibili gara.

Urduritasunak, gogoak ... denak prest gaude antzezpenak egiteko!

Animo!








2017(e)ko maiatzaren 17(a), asteazkena

Antzerkirako ormairudiak

Antzerki eguna iristear dago eta ormairudi ezberdinak sortzen hasi gara. Ormairudietako bat oesteko gaiarekin loturik joango da eta bestea aldiz, eskolarekin.

Lan izugarria egiten ari dira ikasleak!




2017(e)ko maiatzaren 7(a), igandea

Gaitzak eta izurriteak

Gure baratzan zorria azaldu zaigunez, gaitz eta izurrite batzuk aztertzen hasi gara. Eta aste honetan, azeri buztana eta asun-ura erabili ditugu hau ekiditeko.

https://goo.gl/photos/j2qSu63kWUEj4uGM8 


2017(e)ko maiatzaren 5(a), ostirala

Matematika manipulatiboa (zuzenak eta angeluak)

Aste honetan, bi gelak elkarturik zuzenak marrazten aritu gara taldeka eta ondoren, sortutako angeluak neurtu ditugu graduatzailearekin.