2017(e)ko martxoaren 23(a), osteguna

Limoia eta esnea

Lander eta Noor-ek jakin nahi zuten zer gertatzen zen limoia eta esnea nahastean.

Esnea edalontzi batera bota dute eta ondoren limoi zukua esnera.
Nahasketa 24orduz utzi dugu, zer gertatzen den ikusteko.
24ordu pasa ondoren, ikusi dugu limoiak esnea moztu egiten duela.




haize errotak egiten

Materia eta Energia proiektuarekin loturik, plastikan taldeka Haize Errota mota ezberdinak egiten ari gara.




Baratzara bisita

Atzo Danelek baratzan landatzeko letxuga bat erosi zuen eta gaur  Amaia, Danel, Markel, Oñatz, Eneko eta  Maialen joan gara baratzara letxuga
landatzera.

Letxuga  landatzen ari ginela Markelek eta Oñatzek argazkia atera digute.
Baratzan baditugu beste landare lagungarri batzuk ere: kalendula,...

2017(e)ko martxoaren 21(a), asteartea

arrautza frejitua

Plater zakon batera alkohola bota dugu eta ondoren arrautza gordinik. Arrautzaren gainean alkohol gehiago bota dugu eta bertan 2 orduz utzi dugu.

Bi ordu igaro ondoren, arrautza frejitzen amaitu da.



Likidotik solidora

Masaren egoera ezberdinak ikusi nahi izan ditugu. Horretarako irina eta uraren nahasketak egin ditugu. Aukera izan dugu ikusteko gero eta irin gehiago, likido egotetik poliki poliki masa batean bihurtzen zela.

Masa horrekin pelotatxoak ere egiteko aukera izan dugu.


Materia eta Energia

Bigarren hiruhilekoa amaitzen doa eta hilabete hauetan egindako lanen aurkezpenekin hasi gara.

Gaurkoan:

  Maialen eta Lander Antzinako makinei buruz azalpenak ematen ibili dira.
  Ihintza eta Haizea berriz, Materialak, haien egoerak eta propietateei buruz.




2017(e)ko martxoaren 15(a), asteazkena

Matematikan neurrien gaia tokatu zaigu egitea. Liburuko ariketez gain, gelan neurketa desberdinak egin ditugu.


Neurketa horiek paperera pasa ditugu. Denak unitate berean jarri ditugu (cmtan, mmtan...) ondoren grafikoa egiteko.



Azkenik, gure pasiloa neurtu dugu. Bertan metroak berdez, dezimetroak gorriz eta zentimetroak beltzez markatu ditugu.


Taldeka, beste gelako ikasleak gonbidatu ditugu gure lana ikustera.
Zuek ere gonbidatuta zaudete. Animatu gure pasiloa ikustera!

2017(e)ko martxoaren 7(a), asteartea

NAHIA PEREZEN DIRU BILDUMA


Nik, Nahia Perezek, mundu guztiko txanpon eta bileteak ekarri ditut eskolara. Nere amaren osabak utzi dizkit eta egia esan, ikaragarrizko bilduma dauka. Asko ibili bait da munduan zehar.

MANUREN AITONAREN DIRUA

Manuren aitona atzerrian ibili zen txalupak konpontzen. Horregatik dauzka leku desberdinetako horrenbeste txanpon eta bilete Manuk. Espainiako pesetak, Frantziako frankoak, Bolibiako pesoak, Italiako lirak, Norbegiako kronak, Alemania eta Afrikako zenbait txanpon ekarri ditu. Guk bereiztu egin ditugu.

2017(e)ko martxoaren 3(a), ostirala

Munduko dirua


Joanek Brasil, Inglaterrako eta Uruguayko dirua ekarri du eta Rehanek  Brasileko txanponak. Begiratu eta nongoak diren ikusi ditugu. Baita ere non zeuden kokatuta herrialdeak. Atzo berriz, Marokoko, Estatu Batuetako eta Mexikoko dirua ezagutzeko aukera izan genuen.








2017(e)ko martxoaren 1(a), asteazkena

Inauteriak prestatzen

Inauterietarako jantziak prestatzen ibili gara.
Gure taldeei Txatxos mozorrotzea tokatu zaigu.





PESETAK

Maialenek gelara garai ezberdinetako pesetak ekarri ditu. Hauetako bi txanponetan Franko azaltzen da.Eta gai askori buruz hitz egiteko aukera izan dugu.