2017(e)ko martxoaren 15(a), asteazkena

Matematikan neurrien gaia tokatu zaigu egitea. Liburuko ariketez gain, gelan neurketa desberdinak egin ditugu.


Neurketa horiek paperera pasa ditugu. Denak unitate berean jarri ditugu (cmtan, mmtan...) ondoren grafikoa egiteko.



Azkenik, gure pasiloa neurtu dugu. Bertan metroak berdez, dezimetroak gorriz eta zentimetroak beltzez markatu ditugu.


Taldeka, beste gelako ikasleak gonbidatu ditugu gure lana ikustera.
Zuek ere gonbidatuta zaudete. Animatu gure pasiloa ikustera!

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina