2017(e)ko ekainaren 4(a), igandea

MERMELADAK EGITEN

Larunbateko azokan saltzen jartzeko asmotan, mermeladak egin ditugu.
Asteazkenean azokara joan ginen. Bertan 3 kg. albertxiko eta beste 3 kg. sagar erosi genituen. Horretaz gain, Mauxetik 3 kg.azukre, limoiak  eta kanela zotz bat ere erosi ditugu.
Hurrengo egunean, sozidade zaharrean mermeladak egin ditugu Joanen gurasoen laguntzarekin.
Goizean fruta garbitu eta pusketetan jarri dugu, azukrearekin eta limoiarekin nahastuta. Arratsaldean sutan  berotu ondoren, pasapuresean pasa eta poteetan sartu dugu. Bukatzeko," baƱo marian" egosi ditugu mermeladak, iraupena luzatzeko.
Eskerrik asko Miriam eta Asier zuen sozidadea uzteagatik!

https://goo.gl/photos/xPtR6oL47wdtSmTQ9

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina